AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EITB
2025/06/09 09:01

Bridgestonek azpikontratatutako Serveo enpresak jakinarazi du enplegu-erregulazioko espediente bat ezarriko duela, 70 langile kalera bidaltzeko. Basauriko (Bizkaia) lantegian mantentze- eta garbiketa-lanak egiten ditu Serveok, eta "ekoizpenari" eta "antolaketari" lotutako arrazoiak argudiatu ditu 70 lanpostu suntsitzeko.

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak gogorarazi duenez, azken kanporatze horiek Bridgestonek berak aplikatutako lan-erregulazioak utzitako kaleratze masiboari gehitzen dira. Egun gutxi geratzen dira Basauriko fabrikan 232 beharginen kaleratze masiboa guztiz gauzatu dadin, hainbat astez lanuzteak eta mobilizazioak egin ostean, aurreko maiatzean erabaki baitzuen plantillak enpresako zuzendaritzak egindako azken eskaintza onartzea, 232 langile kalean utziz. Ekainaren 23a zehaztu zuten lan-erregulazioko espedientea indarrean sartzeko data modura.

EZ DAGO IRUZKINIK