AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/16 11:08

Indarkeria matxistarekin lotutako erasoak jasan dituzten emakumeen kopurua handitu egin da Ipar Euskal Herrian, konfinamendua hasi zenetik. Emakumeen harreraz arduratzen denĀ  Atherbea elkarteak adierazi duenez, dagoeneko beteta daude eskuragarri dituzten babes-egoitza guztiak, esaterako, Donapaleun eta Lapurdiko kostan. Aterpe eskasia dela-eta, bi pisu alokairuan hartu dituzte Angelun, baina etorriko diren eraso berrien aurrean erantzun ahal izateko baliabide gehiago behar dituztela azaldu dute.

Alarma egoera hasi zenetik, %30 igo dira bortizkeria matxista kasuak Frantziako Estatuan, eta berrogeialdian, etxean erasotzaileekin giltzapetuta egotera behartuta daude indarkeria hori jasaten duten emakumeak. Pasa den astean, Hendaian (Lapurdi), gizon batek eraso egin zion haren bikotekideari.