AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Noticias de Gipuzkoa
2021/01/05 18:24

Urola ibai ondoan lanean ari zirela ikusi zuten emakumea hilotz langile batzuek, urtarrilaren 4an. 32 urteko emakume donostiar bat da hildakoa eta, antza, urtarrilaren 1etik zegoen desagertuta. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, indarkeria zantzuak ditu gorpuak. Dena den, oraindik ez dute argitara eman gertaturikoa.

2021. urtea hasi bezain pronto jakinarazi zuten haren bikotekideak Arrasateko (Gipuzkoa) emakume bat erail zuela. Kanaria Handiko Galdar herrian izan zen hilketa.