AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Autoeskolako langileak gaur. Argazkia: ELA
2021/07/08 18:53

Bizkaiko autoeskoletako langileek bi greba egun egin zituzten ekainean, lan-hitzarmen berri baten alde. Izan ere, oraingoz akordio bakarra lortu dute langileek eta urtebete besterik ez zuen iraun, 2009tik 2010eko abendura arte, hain zuzen ere. Hala, 11 urte eman dituzte hitzarmenik gabe autoeskoletako langileek.

Ekainean hasitako lanuzteen aldarrikapenak eta protesten helburuak ugariak ziren: soldaten erregulazioa lortzea —salatzen dutenez, egiten zaizkien ordainketa asko dira legez kanpokoak—, lan-baldintzak hobetzea, soldatak igotzea edota lan-orduei lotutako "irregulartasunak" etetea, besteak beste.

Patronalaren jarrera kritikatu dute beharginek, "zazpi hilabete eta bederatzi bileraren ondoren, APAVI patronalak benetako pausoak emateko borondate falta argia" erakutsi baitu haien esanetan eta, hori ez ezik, langileen ordezkariekin "ez dira kontaktuan jarri". Hartara, hiru greba egun gehiago deitu dituzte langileek, uztailaren 14rako, 23rako eta 26rako.

Egoera sektorean eta aldarrikapenak

Aurreko mobilizazioetan salatu zuten bezala, irregulartasuna nagusitzen da autoeskoletako langileen sektorean. Enpresa txikiak dira gehienak eta, oro har, negoziazio kolektiboak izan baino, langile bakoitzak negoziatu behar izaten ditu lan-baldintzak. Eredu horrek irregulartasun handiak sortu ditu eta baldintzen arteko desoreka izan du emaitza gisa. Gainera, beharginen artean "prezioen gudak" sortzen direla eta ordainsarietan irregulartasunak izaten direla —beltzean kobratzea, adibidez— salatu dute langileek.

Modu horretan, soldaten taulak ezartzea, irakasleak ez direnen lanaldia mugatzea eta soldatak igotzea —besteak beste, genero-arrakalari aurre egiteko—, ordutegiak hobetzea nahiz erretiro partzialak ahalbidetzea dira langileen eskaera nagusiak.

EZ DAGO IRUZKINIK