AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileen prentsaurrekoa, atzo. Argazkia: ELA
2021/11/30 17:35

Abenduaren 14an eginen dute greba Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek, eta astearte horretarako elkarretaratzera deitu dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) egoitzaren aurrean elkartuko dira langileak, grebari hasiera emateko asmoz.

Lan-baldintzen hobetzearen alde eginen dituzte lanuzteak, izan ere, "kaleratzeek, pribatizazioek, langileen gabeziak eta lanaldi partzialeko kontratuek" langileengan "karga jasanezinak" sortu eta zerbitzua okerragotu dutela azpimarratu dute egoitzetako langileek.

Testuinguru horretan, negoziazio mahaiak duela sei hilabete ireki ziren, baina ez dute emaitzarik lortu. Antza, BFAk zein patronalak "edukirik gabeko negoziazioak" baino ez ditu eskaini, eta baldintzak aldatzeko jarrerarik ez du erakutsi. Hala, uko egin dio lanaldi osoko kontratuak egiteari, soldatak igotzeari edota horiek Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) langileen soldatekin parekatzeari.

Gainera, patronalaren "jarrera autoritarioak" kritikatu eta "pandemian funtsezkoak ziren langileak gaur egun arazo bat direla" azpimarratu du ELA sindikatuak.

EZ DAGO IRUZKINIK