Baldintzapean aske utziko dute Xistor Haranburu preso politikoa, 30 urteren ostean

Eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du Lannemezango espetxetik irten ondoren, urte eta erdiz gutxienez.
Argazki Nagusia
Argazkia: Argia
2020ko urriaren 28a

30 urtez preso egon ondoren, laster irten liteke espetxetik Frederic Haranburu Xistor euskal preso politikoa. 1990eko apirilean atxilotu zuten Haranburu, eta bizi osorako zigorra ezarri zioten ETAko kide izatea egotzita. Aurreko hainbat alditan ez bezala, baldintzapeko askatasuna onartu dio orain Parisko Dei Auzitegiak, eta berri agentzien arabera, azaroaren 24tik aurrera irten ahal izango da Lannemezango (Okzitania) espetxetik.


Presondegitik irtenda ere, urte eta erdiz eskumuturreko elektronikoa eraman beharko du Haranburuk, eta beste hainbat baldintza ere bete beharko ditu beste zortzi urtean.


Haranbururekin batera atxilotu zituzten Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot preso politikoak ere. Dei Auzitegiak, esaterako, ukatu egin zuen Esnal aske uztea, joan den irailean.