AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Argia
2019/05/06 15:41

Frantziako Estatuan ia 30 urteko espetxealdia bete du jada Frederic Haranburu Xistor preso politikoak, Jakes Esnalek eta Ion Parot eta Unai Parot anaiek bezalaxe. Lehen hirurak Frantziako Estatuan daude preso, eta laugarrena, Espainiako Estatuan.

Argia-k aditzera eman duenez, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko Haranburuk egin duen bigarren eskaera aztertuko dute astearte honetan, hilak 7. 2015. urteko martxoaren 27an baztertu zuten bere lehen eskaera.  Horren aurrean, Bagoaz dinamikak elkarretaratzea deitu du gaurko, Senperen.