AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @bomberos_naf
2019/09/16 12:32

Iragan larunbat gauerdian izan ziren gertakariak, Kasedako (Nafarroa) Viscofan enpresan. Bi langile hidrogeno sulfuroa duen edukiontzi batera erori ziren; hala, haietako bat eraila izan zen, eta bestea larriki zauritu zen. Lankideek biak artatu ostean iritsi ziren Larrialde Zerbitzuak, baina 45 urteko langilea hilda zegoen ordurako. 54 urteko langilea erietxean dago oraindik, larri.

Haien lankidearen erailketa salatzeko, 24 orduko lanuztea egingo dute enpresako beharginek. Gaur 06:00etan abiatu dute protesta, eta bihar amaituko da, ordu berean. Bestalde, elkarretaratzea egingo dute gaur, 13:00etan hasi eta 15:00ak arte. LAB, ELA eta UGT sindikatuek osatzen duten enpresa komiteak agerraldia egingo du prentsa aurrean, 14:00etan.