AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Igor Uriarte, duela bi urte, aske geratu ondoren. Argazkia: Etxerat
2020/10/07 10:49

Espainiako berri agentziek Poliziaren iturriak aipatuz zabaldu dutenez, Igor Uriarteren atxiloketa ez dute egin astelehenean Guardia Zibilak hasitako operazioaren barruan. Preso politiko ohia da Uriarte, gasteiztarra: zigorra bete ostean, 2018ko martxoan geratu zen aske, eta Frantziako Estatuaren lurraldean bizitzeko debekua ezarri zioten. Debeku hori urratzeagatik atxilotu izango lukete atzo, Urruñan (Lapurdi), aipatutako iturrien arabera, Frantziako Estatutik kanporatzeko prozedura aplikatzeko.

Prokuradorearen aurretik pasatzekoa zen gaur goizean, 11:00etan. Hark jakinaraziko lioke kanporatze agindua.

Astelehenean, iheslari ohi bat eta beste bi preso politiko atxilotu zituen Guardia Zibilak: Imanol Jaio abadiñarra, Ekhiñe Eizagirre zarauztarra eta Kepa Arkauz arrasatearra. Azken biekin batera epaitu zuten Uriarte, baina berri agentzien arabera, atxiloketak ez du zerikusirik operazio horrekin. Haiek ere gaur dira epaile aurretik pasatzekoak, Espainiako Auzitegi Nazionalean.