AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Tubacex enpresaren lantegia.
2020/04/24 11:35

Langile batzordearen eta enpresaren arteko negoziaketak hautsi ondoren, enpresak osagarririk gabeko sei hilabeteko lan-erregulazio txostena aurkeztu du. Dosier horren bidez, Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) lantegietako 600 langile inguru kaleratu dituzte.

Langileek gogorarazi dute, aldi baterako erregulazio txostena aurkeztu aurretik, enpresak 15 milioi euro inguruko onurak izan zituela, eta zuzendarien artean milioika euroko gehigarriak banatu zituztela. Horrez gain, 2019an bost milioi euro banatu ziren administrazio kontseiluko kideen arteen soldatetan, gehigarriak eta dietak kontuan hartu gabe.

Erregulazio txostena osatu aurretik, enpresaren zuzendaritzak negoziazio eta kontsulta epe bat ireki zuen, baina langileek salatu dute tramite hutsal bat izan zela, zuzendaritzaren posizioa beti ikusi baitzuten aldagaitz.