AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/30 12:40

Apirilaren 16an, asteartea, langile bat erail zuten Gasteizko Sidenor enpresaren instalazioetan, LAB sindikatuak sare sozialetan jakitera eman duenez. Hilabete honetan lantokian erail duten bigarrena da Araban; izan ere, Gorbeia merkataritza zentroan apirilaren 3an izan zen beste hildako bat. Ezagutzera eman ez dituzten arrazoien ondorioz, araztegira erori zen.

2018an 68 izan ziren Hego Euskal Herrian lantokietan eraildako langileak; haietako 24 errepidean hil zituzten, eta 15 garraiolariak ziren. 2019an dagoeneko 15 langile erail dituzte haien lanpostuetan.