AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/23 15:26

Atzo, apirilak 23, gizonezko batek sexu-erasoa egin ziola salatu zuen Nafarroako Osasun Zerbitzuko emakume langile batek, Noticias de Navarra-k jakinarazi duenez. Gaixoentzat prestatutako ospitaletik kanpo dagoen zerbitzu batean izan zen erasoa: emakumeak azaldu duenez, bere txanda berdinean lanean ari zen segurtasun zaindari batek ukituak egin zizkion bortxaz.

Salaketaren harira, erasotzaileak bideokonferentzia bidez egin zuen adierazpena. Aske uztea erabaki zuen Iruñeko Instrukzioko Epaitegiak, urruntze agindua ezarrita.