AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/29 19:18

Pandemiaren testuinguruan, 2020an gora egin du presoen suizidio tasak Espainiako Estatuan; izan ere, iturri ofizialen arabera, 2019an 42 pertsonak egin zuten euren buruaz beste kartzeletan eta, 2020an, 51k.  Hala, 2010etik 2019ra bitartean jada hazi zen tasa gainditu zen aurreko urtean. Urte honetan 11 kasu izan dira dagoeneko.

Antza, kasuek isolamendu egoeran dauden presoekin dute lotura nabarmenena, eta aurretiko suizidio saiakerak zein autolesioak nagusitzen dira preso horiengan. Pandemiaren krisiak presoen egoera eta baldintzak okerragotu ditu, kartzela askotan abuztutik bertan behera utzi baitituzte, esaterako, aurrez aurreko bisitak, presoak bakartuz eta harremanak ukatuz haien gertukoekin.

Hala ere, suizidio tasaren inguruko datu horiek presondegi-instituzioek emandakoak dira. Beraz, gaindosiagatik hiltzen diren presoen hilketak ez dira zenbatzen —besteak beste—, ez baita aztertzen horiek suizidio kasuak diren edo ez. 2019ko datuek, adibidez, 25 gaindosi kasu erregistratu zituzten.

EZ DAGO IRUZKINIK