AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/05 18:39

Salhaketak jakinarazi duenez, abenduan 50 urteko preso batek galdu zuen bizia Zaballako kartzelan (Araba). Hain zuzen, sei preso zendu dira espetxe horretan 2020an eta, Euskal Herriko kartzeletan, orotara, gutxienez 11 preso izan dira erailak urte osoan zehar.

Zaballako espetxeko zuzendaritzak ez zuen azkeneko heriotza horren berri eman publikoki, eta atzo jakinarazi zuen gertaturikoa Salhaketa elkarteak. Urteko seigarren hilketa eta espetxe erakundeek horretan duten ardura salatzeko, elkarretaratze bat egingo dute Gasteizen (Araba), urtarrilaren 12an, 12:00etan Andra Mari Zuri plazan.

11 HILDAKO EUSKAL HERRIKO ESPETXEETAN 

Zaballan, esan bezala, gutxienez sei preso zendu dira amaitu berri den urtean. Salhaketaren arabera, Iruñeko (Nafarroa) kartzelan gutxienez bi presok galdu zuten bizia iaz, eta Martutenen (Donostia) ere heriotza kopuru berdina izan zen, antza. Bestalde, Baionako (Lapurdi) presondegian gertaturiko hilketa bat ere atera zen argitara iaz.