AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zaballa espetxea
2019/04/30 14:09

Dagoeneko lau dira 2019. urtea hasi zenetik Zaballako (Araba) espetxean hildako presoak. Ez dute zehaztu zein izan diren heriotzen arrazoiak, nahiz eta lautik bi heriotzek suizidio kasuen zantzuak dituztela dioten espetxe barruko iturriek. Salhaketa taldeak, ordea, datu horiek "hipotesi soilak" direla uste du. Herri eragileak irmoki salatu ditu gertaerak, eta esan du "aurreikusitako heriotzen kronika" direla jazotakoak. Gainera, beste hainbat kasu isilean pasatzen direla uste du Salhaketak.

Hala Bedi-k jakinarazi duenez, 28 urteko gazte bat da Zaballako azken hildakoa, eta gauean agertu da eraila Zaballako espetxeko bere ziegan. Urte honetan espetxe berean hil den laugarren presoaren erailketak alarmak piztu ditu. Izan ere, apirila hasieran Zaballan urkatuta agertu zen atxiloaren senideek prentsa aurrean mahaigaineratutako neglijentzia nabarmenek indarra hartu dute gaurkoan. Salhaketak salatu duenez, erailketa horietako asko droga-mendekotasunak eragindako suizidioekin lotuta daude. Plazaratu dituzten datuen arabera, "espetxean daudenen %80ek droga mendekotasuna dute".