AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Juanjo Basterra
2020/11/13 15:10

Beste hilketa baten berri eman du Salhaketa elkarteak: urriko azken astean, Zaballan (Araba) preso zegoen emakume bat zendu zen. "Patologia larri diagnostikatuak" zituela azaldu du Salhaketak, baina, Berria-ren arabera, "egitura soziosanitario bakar batean ere ez zuenez lekurik lortu", ez zuten baldintzapean aske utzi.

Aurten Zaballan bizia galdu duen bosgarren presoa da, jada. Salhaketak gaitzetsi du hilketa horiek "sistematikoki" ezkutatzen direla espetxeetan, eta azkeneko heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu du azaroaren 17rako. Gasteizko (Araba) Andra Maria Zuriaren plazan izango da protesta.