AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arrigorriaga BHI institutuan agertutako pintaketa. Argazkia: Berria
2020/01/13 17:35

Pintaketa matxistak eta faxistak agertu dira Arrigorriaga BHI ikastetxean (Arrigorriaga, Bizkaia). Igandean egin zituzten margoketetan, batetik, mezu matxistak idatzi zituzten; hala nola, Emakumeek gona eta elastikoak eramaten dituzue ipurdia erakusteko, baina gero ez duzue bortxatuak izan nahi, edota Irtenbidea: geratu etxean harrikoa egiten esaldiak. Bestalde, Arriba España eta Fuck etarras bezalako mezuak ere agertu dira. DBH eta Batxilergoko ikasleek ikasten dute bertan.

LAB sindikatuak salatu duenez, ez dira Euskal Herriko ikastetxeetan agertu diren modu horretako lehen margoketak. Esaterako, Iruñeko (Nafarroa) Amaiur eta Mendilorri ikastetxeetan edota Zaratamoko (Bizkaia) eskolan ere agertu izan dira antzeko mezuak.