AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/11 18:57

Alegian (Gipuzkoa) kalean lo egiten duen pertsona bati eraso egin diote gaur, apirilak 11. Antza, herriko udaletxeko arkupean igarotzen ditu gauak erasotua izan den pertsonak, eta bertan gertatu da erasoa. Alegiako Gazte Asanbladak salatu duenez, 07:00ak aldera gasolinaz blaitu dute "burutik behera", lo zegoela. Erredurak ditu begietan.

Gazte asanbladako kideek adierazi dute "osasun krisiaren testuinguruan" jazo dela erasoa eta pertsona etxegabeekin "gorabehera gehiago" izan direla.

EZ DAGO IRUZKINIK