AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Oragarren eraila izan da 50 urteko laboraria.
2020/04/09 11:36

Oragarren (Baxe Nafarroa) laborari bat eraila izan zen pasa den asteartean, apirilak 7. Lan eremutzat zituen larreetan gertatu zen lan-istripua: 50 urteko langileak traktorearen kontrola galdu zuen, ondotik, ibilgailutik eroriz. Suhiltzaileak deitu zituzten orduan, baina ez zuten lortu laboraria onik ateratzea.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 21 langile hil dituzte lanean ari zirela. Hildakoen artean, Covid-19ak sortutako krisialdian lanean jardun behar izan duten osasun-langileak  edota duela bi hilabete Zaldibarren (Bizkaia) desagertutako bi beharginak daude.