AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Errekaleor
2019/12/04 20:54

Gaur, abenduak 4, familia bat etxegabetu du Gasteizko Udaltzaingoak, Gasteizko Udalaren aginduz. Eguerdian izan da kaleratzea, Gasteizko (Araba) Olarizu auzoan, eta birjabetutako etxebizitza batean bizi zen sendia. Etxegabetzearen ostean, adreiluz itxi dute sarbidea udaleko behargin batzuek.

Harrera Sozialerako Udal Zentroan (CMAS) hartu dute gaur kaleratutako familia, baina abenduaren 10era arte baino ezingo dute bertan egon. Egun horretan, kale gorrian utziko dituzte.

Etengabeko erasoak

Gaurkoa ez da Poliziak eta udal langileek Olarizuko etxebizitza birjabetuetan esku hartzen duten aurreneko aldia. Aurtengo uztailaren 5ean, adibidez, ur-hornidura eta argindarra moztu zuten hainbat etxebizitzatan, 130 pertsona baino gehiago urik eta argirik gabe utziz. Urrian ere ur-hornidura eten eta estoldak hormatu zituzten udalaren aginduz, eta larrialdiko ur biltegiak jarri behar izan zituzten bizilagunek. Urriaren 16an, baina, AMVISAk (Gasteizko Udal Urak A.B.) berriro eten zuen ur-hornidura auzoan, biltegiak kenduz.