AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mikel Barrios, erdian, Mont-de-Marsango kartzelaren aurrean, ekainean. Argazkia: Bake Bidea
2020/10/07 11:11

Kontrol judizialpean, aske utzi dute Mikel Barrios euskal preso politikoa. Gaur da irtetekoa Mont-de-Marsango espetxetik. Parisko Auzitegi Korrekzionalak bost urtera zigortu zuen joan den ekainean, baina defentsak dei egin ondoren, epaiketa izango du berriz azaroaren 12an.

Ordura arte, kalean egongo litzateke, kontrolpean. Berria-k zehaztu duenez, astero sinatu beharko du polizia-etxean, eta baimena eskatu beharko du Frantziako Estatutik ateratzeko.

Zigorra jaso ondoren, ekainean espetxeratu zuten Barrios, Mont-de-Marsanen, "erakunde kriminaleko kide izatea" leporatuta. Aurrez, 2017an atxilotu zuten Alemanian beste kide batekin batera, Frantziako Estatuaren euroagindu baten ondorioz, eta Osnyko kartzelan izan zuten preso 2018ra arte.

EZ DAGO IRUZKINIK