Maravillaseko kideek Nafar Gobernuaren “joku zikina” salatu dute

Gaur abiatu da Maravillas Gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa. Halabaina, Nafar Gobernuak aurkeztu duen erantzukin zibilari dagokion txostena dela eta, epaiketa atzeratzeko erabakia hartu du epaileak. Maravillas Gaztetxeko kideek "jokaldiaren" aurrean Nafar Gobernuak bere egin duen “aldaketaren izaera" gezurtatu dute. Era berean, jasotako elkartasun keinuak eskertu dituzte.
Argazki Nagusia
Epaiketaren aurkako pankarta Maravillas zenaren balkoian (Argazkia: Maravillas)
2019ko maiatzaren 09a

Nafar Gobernuak Maravillas proiektuaren “kontrako estrategia” duela salatu dute gaztetxeko kideek. Testuinguru horren baitan kokatu dute eurentzat “jokaldia” izan dena. Maravillaseko kideen hitzetan “ez da kasualitatea” Nafar Gobernuak gaur aurkeztu izana erantzukizun zibilari dagokion informea; txostenak, 37,750€ko isun eskaera jasotzen du, tartean Polizia Foralaren ordu extrak, edo eta mobilizazioek eragindako gastuak. Izan ere, 90 eguneko epea izan du Nafar Gobernuak txostena aurkezteko; gaur egitea erabaki du. Hainbat Iturrik Gedar Langile Kazetari jakinarazi diotenez, epaileak berak ere txostena gaur aurkeztu izana “zatarkeritzat” jo du.

Txosten hori gaur aurkeztu izanak, “defentsarako oztopoak” jarri dituela salatu dute Maravillaseko kideek. Are eta gehiago, “honi aurre ez egitekotan” 22 auzipetuak “kartzelaratze arriskuan” leudekela adierazi dute. Txosten hori dela eta, beraz, epaiketa atzeratzeko erabakia hartu du epaileak. Hain zuzen, Abuztua eta Azaroa artean ekingo zaio berriro auzia epaitzeari.

“Aldaketaren Gobernua” ezbaian

 Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, ez da kasualitatea Nafar Gobernuak "hauteskunde kainpaina hastear den honetan” aurkeztu izana txostena . Iruñeko Alde Zaharreko gazteen iritziz “esparru sozialean Nafarroako Gobernuak burutu duen kudeaketa txarra” estali nahi dute horrela: “hamarru politikoa” dela adierazi dute.

“Non dago aldaketa?”, galdera horixe luzatu dute asanbladako kideek. “UPNren errepresio formak ikusi eta gure azaletan bizi izan ditugunontzat, non digo aldaketa? Gazteria isunetan ito eta kartzela zigorretara arriskatzean? Proiektu sozialen materiala lapurtzean? Haien kontroletik kanpo dauden guneak erasotzean?”. Nafarroako Gobernuaren aldaketarako borondatea gezurtatu dute Maravillaseko kideek. Horren aurrean, “benetako aldaketa gune okupatu eta autogestionatuetan eta herri mugimenduan” dagoela adierazi dute.

Elkartasun keinuei esker ona

Auzi honetan zehar Maravillaseko proiektuari elkartasuna adierazi dioten guztiei esker ona adierazi nahi izan diete oharrean. Bai Euskal Herrian egiten ari diren “elkartasun ekimen” guztiei; baita “epaituen alboan egoteko haien egunerokotasuna utzi dutenei” ere. Gaur Maravillasek deituta hainbat izan dira epaitegiaren atarian elkarretaratzea egin dutenak, protestan zeuden bi kide identifikatuak izan dira.