AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Maravillas Gaztetxea
2019/05/09 11:39

Maiatzaren 9a zen aspalditik Maravillas Gaztetxeko kideak itxaroten zeuden eguna, izan ere, gaurko egunez hasten baitzen gaztetxearen aurkako epaiketa. Hori dela eta, azken hilabeteetan hainbat eta hainbat ekimen antolatu dituzte Maravillasen alde babesa lortzeko. Azkena gaur goizekoa izan da, kontzentrazioa egin dute epaitegiaren aurrean goizeko 9:00etan.

Eguna iritsi izanagatik, ordea, oraingoan, epaiketa atzeratzea erabaki dute epaitegiek. Gaztetxeak berak sare sozialen  bidez jakinarazi duenez, epaiketa 4-7 hilabete atzeratu da, eta oraingoan eskatzen dieten diru zigorra 72.000€-koa da. Horrez gain, esan dute azken momentuan erantzukizun zibila ere leporatu dietela, 36.000€-ko isuna izango litzateke hori, eta azken momentuko eskaera izan denez, defentsarako aukerak murriztu dizkiete gaztetxeko kideei.