AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/28 15:38

Larunbatean, irailak 26, langile bat eraila izan zen Ontongo (Kantabria) Derivados del Fluor enpresaren planta kimikoan. Elektrobalbula bat ikuskatzen ari zela, azido fluorhidriko ihes batek erredurak eragin zizkion 34 urteko beharginari. Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu zen.

Portugaleteko (Bizkaia) bizilaguna zen langilea. Loiuko (Bizkaia) Sisteinge ingenieritza elektrikoko enpresan jarduten zuen soldatapean, eta Derivados del Fluor enpresak azpikontratatuta ari zen lanean. 

Gaur goizean elkarretaratzea egin dute Sondikan (Bizkaia), erailketa salatzeko eta senideei babesa helarazteko. Ontonen, berriz, bi orduko kontzentrazioa egin dute.

2020. urtean, gutxienez 40 langile hil dituzte soldatapean Euskal Herrian. Sindikatuek dituzten datuen arabera, 49 izan daitezke erailketak. Aurreko ostiralean, irakasle batek galdu zuen bizia Oñatin (Gipuzkoa), lanera bidean.