AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Naiz
2019/05/23 14:35

Atzo, asteazkena, bi langile erail zituzten, Barazarren (Bizkaia) eta Loiun (Bizkaia). Hain zuzen, Barazargo mendatean elkar jo zuten bi kamioik, eta hil egin zen gidari modura lanean ari zen beharginetako bat; ordu batzuk beranduago, Loiuko Olarra enpresan garabian zeraman zama gainera erortzean hil zen beste langile bat. Azken erailketa horren harira, lankideek egun osoko lanuztea egin dute gaur Olarran.

Bestalde, Barazarren jazotakoa salatzeko, biharko elkarretaratzea antolatu dute Bilbon (Bizkaia), 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Hainbat sindikatuk egin dute deialdia, eta “doluminak eta elkartasuna” adierazi dizkiete eraildakoen senideei.

Aurten dagoeneko 21 langile erail dituzte Euskal Herrian; horietako bost aste honetan. Sindikatuek salatu dutenez, errepidean gertatzen dira lan istripu gehien, eta arduradun politikoei erantzukizunak eskatu dizkiete.