AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Lauak taldearen lantegi bat.
2020/11/09 16:52

Soldatapean dituen langileen kopurua murrizteko prozesua hasi du Lauak aeronautika enpresak, eta guztira, 198 langile kaleratzeko asmoa du. Lan Babeserako Plan (PSE) horren bidez Aiherrako (Nafarroa Beherea) langileen %30 kanporatuko ditu Lauakek, nahiz eta oraindik Lan Ikuskaritzak ez duen erabakia berretsi. Hazparnen (Lapurdi), bestalde, 18 langile bidali nahi ditu kalera enpresak.

Sindikatuek salatu dutenaren arabera, kaleratuko dituzten langileek ez dute inoiz enpresaren zuzendaritzaren aldetik informazio zuzenik jaso, eta behin bakarrik elkartu dira kaleratzeei buruz hitz egiteko. 138 behargin horiei oraindik ez diete jakinarazi zergatik kaleratuko dituzten.