AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/29 12:57

Iragan astetik, lau izan dira gauzatu diren lekualdatzeak. Duela aste bat, Kepa Arronategi Azurmendipreso politiko gernikarra Zuerako espetxetik Aita Menni ospitalgunera mugitu zuten, bere osasun-egoera dela eta. Hortik bi egunera, aurreko asteazkena, Puerto I espetxetik Aranjuezera aldatu zuten Julen Atxurra Egurrola lekeitiarra.

Jarraian, hurrengo egunetan, Balbino Saenz nahiz Maria Lizarraga eta bere alaba tokialdatu zituzten. Hirurak zeuden Valentzia III kartzelan preso. Batetik, Saenz donostiarra ostegunean mugitu zuten Valladolideko espetxera, eta bestetik, Lizarraga burlatarra eta bere alaba Aranjuezeko presondegira lekualdatu zituzten ostiralean.