Lau egunetan lanuzteak egin dituzte Arabako Alestis lantegiko beharginek

Enpresak kaleratutako langile bati elkartasuna adierazteko, lanuzteak egin dituzte Arabako Alestis lantegiko beharginek. Enpresa zuzendaritzaren arabera, "kaleratze diziplinarioa" izan zen.
Argazki Nagusia
Alestis enpresako langileak. Argazkia: ELA
2020ko urtarrilaren 24a

Urtarrilaren 10ean, Alestis enpresak langile bat kaleratu zuen Arabako lantegian. Enpresa zuzendaritzak esan du "kaleratze diziplinarioa" izan zela, baina ELA sindikatuak salatu du enpresak "arrazoirik gabe" bota zuela behargina, diziplina-arazoak "aitzakia" modura erabilita.

Kaleratzea salatzeko eta lankideari elkartasuna adierazteko, urtarrilaren 20an, 21ean, 22an eta 23an lanuzteak egin dituzte langileek.

Alestisen kaleratzeak

Kasu hau, baina, ez da enpresa aeronautiko horrek langileak bat-batean kalera bidali dituen aldi bakarra. Alestisek 40 behargin kaleratu zituen 2019. urteko abenduaren hasieran, eta lankideek greba hasi zuten kaleratutakoak berriz onartzea exijitzeko. 54 egunez egin zituzten plantoak.

Egunero, goizeko 05:00etan elkartzen dira Arabako lantokiko atarian, kaleratzeak gaitzesteko zein langileak berriro hartu ditzaten eskatzeko.