Larri zauritu da langile bat Zumaian, eraikuntza lanetan ari zela

Ardantzabideko obran soldatapean lanean ari zela, zerra erradialarekin hanka moztu zuen behargin batek. Duela hiru egun, beste langile bat ere larri zauritu zen Atarrabiako San Andres papertegian.
Argazki Nagusia
2020ko apirilaren 18a

Atzo, apirilak 17, langile bat larri zauritu zen Zumaian (Gipuzkoa). Ardantzabiden etxebizitza berriak eraikitzeko lanetan izan zen lan-istripua, 14:40ak aldera: dirudienez, zerra erradialarekin hanka moztu zuen beharginak, soldatapean lanean ari zenean. Donostiako (Gipuzkoa) poliklinikara eraman zuten artatua izan zedin.

Duela hiru egun, apirilak 15, beste langile bat ere larri zauritu zen, Atarrabiako (Nafarroa) San Andres papertegian.