AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Foruzaingoa
2019/11/20 13:15

EITB-k jakinarazi duenez, atzo, hilak 19, langile bat larri zauritu zen Allon (Nafarroa), soldatapean lanean ari zela. Zuntz optikoa jartzeko lanetan ari zen, eta oraindik zehaztu ez dituzten kausak medio, sei metroko altueratik amildu zen. Hala, Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, artatua izan zedin. 21 urte ditu.

2019. urtea hasi zenetik, gutxienez 39 langile erail dituzte soldatapean, Euskal Herrian. Duela bost egun, Abanto-Zierbenan (Bizkaia) hil zuten behargin bat. Garabi bat eskuztatu nahian ari zela, metalezko habe batzuek hartu zuten azpian.