Langile bat zauritu da Smurfit Kappa enpresak Iurretan duen lantegian

44 urteko behargin bat larri zauritu da Iurretako (Bizkaia) Smurfit Kappa lantegian, eskuztatzen ari zen hodietan hanka trabatu ostean.
Argazki Nagusia
2017an, Smurfit Kappa enpresako langileek istripu jarraituen aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: El Correo
2020ko martxoaren 13a

Asteazken eguerdian, Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera zaurituta eraman zuten langile bat, larri. Smurfit Kappa Irlandako enpresak Iurretan (Bizkaia) duen lantegian hodi batzuk eskuztatzen ari zela, trabatuta geratu zitzaion hanka.

Lan-istripu hau ez da kasu bakartu bat; izan ere, iragan martxoaren 6an, beste langile bat zauritu zen soldatapeko lanean ari zela. Kasu horretan, lantokiko ponpa batean ari zen behargina, eta bigarren eta hirugarren mailako erredurak izan zituen eskuetan.

Azpiegitura zaharkituak

ELA sindikatuak salatu du lantegiko azpiegituraren egoeragatik gertatu direla lan-istripuak, oso zaharkituta baitago.