Langile bat zauritu da Amezketan bost metroko altueratik erorita

Goizeko 10:30ak aldera gertatu da istripua Aralar paper fabrikan, Amezketan. Azpikontratatutako enpresa batean egiten du soldatapean lan beharginak.
Argazki Nagusia
Aralar paper fabrika.
2020ko urtarrilaren 29a

LAB sindikatuak adierazi duenez, langile bat "arin" zauritu da bost metroko altueratik erorita Amezketan (Gipuzkoa), Aralar paper fabrikan. Larrialdi-zerbitzuek lantegian bertan artatu ondoren, Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera eraman dute.

Dagoeneko bederatzi langile hil dituzte aurten Euskal Herrian, azkena Artatzan (Nafarroa). 10 metroko altueratik amildu zen behargina.