AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @EcuadorEtxea
2020/10/15 11:08

Supermercado Montañeses enpresak langile bat kaleratu du Leioako (Bizkaia) Carrefour saltokian, zeinak alaba jaioberria zaindu ahal izateko kontziliazio neurriak eskatu zituen. Neurri horien artean zegoen Gallartako (Bizkaia) supermerkatura lekualdatzeko eskakizuna, haren etxebizitzatik gertuago aurkitzen baitzen lantoki hori.

2019ko azaroaren 1ean hasi zen lanaldi murriztuarekin, seme-alabak zaindu ahal izateko. Gallartako supermerkatua itxi zuten urte bereko abenduaren 21ean, baina langileari ez zioten jakinarazi hara mugitzea eskatu zuenean.

Kaleratzearen benetako arrazoia langileak bere eskubideak baliatu izana dela adierazi du CNT sindikatuak. Hilaren 20an, asteartearekin, izango da epaiketa, eta karrikaratzearen baliogabetzea eskatuko dute, batik bat.