Langile bat eraila Orozkon, lan-istripu baten ondorioz

Gaur zendu da behargina ospitalean; atzo larri zauritu zen garraiatzen ari zen kargak harrapatuta.
Argazki Nagusia
Eusko Jaurlaritzaren Lakua I eraikina.
2021eko ekainaren 10a

Atzo, ekainaren 9an, Orozkon (Bizkaia) jasan zuen lan-istripua 47 urteko langileak. Oiartzungo (Gipuzkoa) Transportes Gexa enpresarentzat jarduten zuen soldatapean, eta 19:00ak aldera, harrapatuta geratu zen pieza batzuk garraiatzeko egituraren barruan. Lankide batek topatu zuen han zaurituta, eta ospitalera eraman zuten. Gaur goizean hil da, ordea.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 26 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, iturri sindikalen arabera.


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik