AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @BomberosAraba
2020/11/13 14:54

Beste langile bat erail dute soldatapean Euskal Herrian, oraingoan, Oionen (Araba). Asteazkenean leherketa bat izan zen hango enpresa kimiko batean; hain zuzen, Kupsa Coatingsen. Larriki zauritu zen 62 urteko behargin bat, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Gaur, ostirala, zendu da erietxean, erredurengatik. Logroñoko bizilaguna zen.

Hainbat hedabideren arabera, nahasketa kimikoak egiten diren pabiloian izan zen leherketa, eta hortik sortu zen sutea. 13:00ak aldera jazo zen.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 55 langile hil dituzte Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela.