Langile bat eraila Irunberrin, traktore batek azpian hartuta

Irunberriko lursail batean soldatapean lanean ari zela, traktore batek azpian hartu du 62 urteko behargin bat. Aurten gutxienez 26 langile erail dituzte Hego Euskal Herrian. Iragan astean, Tubacex enpresaren Laudioko lantokian izan zen eraila beste langile bat.
Argazki Nagusia
Argazkia: Naiz
2019ko uztailaren 08a

Uztailean gaude dagoeneko, eta langile erailen kontagailuak ez du etenik. Aurten gutxienez 26 behargin hil dituzte Hego Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela. Gaur Irunberri (Nafarroa) tindatu da gorriz; bertako lursail batean atoi bat deskargatzen ari zela, langile bat azpian hartu du traktore batek. 62 urte zituen beharginak, eta Barañaingo (Nafarroa) bizilaguna zen.

Iragan astean, Tubacex enpresak Laudion (Araba) duen lantegian izan zen beste erailketa bat. 10 urtean enpresa horretan hil duten laugarren langilea da.