Langile bat eraila Gasteizen, eraikuntza lan batean zauritu ostean

'Hala Bedi'-k jakinarazi duenez, asteazkenean lan istripua izan zuen langile batek Arabako hiriburuan. Hurrengo egunean zendu zen.
Argazki Nagusia
2020ko otsailaren 21a

Atzo, osteguna, Estructuras Metalicas Frutos enpresarentzat eraikuntza lan batean jarduten zuen behargin bat erail zuten, Hala Bedi-k aditzera eman duenez. Asteazkenean izan zen lan istripua, eta hurrengo egunean zendu zen langilea, ezbeharrak eragindako lesioengatik.

Etenik ez

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 14 langile hil dituzte Euskal Herrian, azkenekoak, Zaldibarren (Bizkaia). Bertako zabortegian soldatapean lanean ari zirela luizi bat izan zen, eta bi behargin azpian hartu zituen zaramak. Oraindik ez dituzte hilotzak topatu.