Josu Urrutikoetxea Espainiaratzea onartu du Parisko Dei Auzitegiak

Josu Urrutikoetxearen aurkako euroagindu eskaeretako bat onartu du Frantziako Estatuak, hain zuzen, 'herriko tabernen' auziarekin lotuta dagoena.
Argazki Nagusia
2020ko irailaren 30a

Espainiako Estatuak Josu Urrutikoetxearen aurka eskatuta duen euroaginduetako bat onartu du Parisko Dei Auzitegiak. Urrutikoetxearen senideek adierazi dutenez, erabaki horren aurkako elegitea aurkeztuko dute Parisko Kasazio Auzitegian. Abokatuek epailearen aurrean salatu dute euroaginduak ez duela oinarrizko prozedura errespetatu, baina atzera bota du argudioa epaileak.

Era berean, Parisko Dei Auzitegiak gaur aztertuko du Urrutikoetxearen aurkakoko beste estradizio eskaera bat, Luis Herguetaren hilketarekin lotuta dagoena. Hala ere, auzi horretako hutsuneak direla eta, auzitegiak Espainiako Estatuari informazio gehiago eskatuko diola besterik ez da aurreikusten.