AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/01 12:59

Etxerat elkarteak aditzera eman duenez, lekualdatu egin dituzte Asier Mardones Esteban eta Iñigo Gutierrez Carrillo preso politikoak. Bilbotarra da Mardones, eta Alacant I kartzelatik (Foncalent, 750 kilometrora) Logroñoko presondegira (170 kilometrora) mugitu dute. Gutierrez getxotarra, aldiz, Valentzia III espetxetik (Valentzia, 600 kilometrora) Aranjuezera (520 kilometrora) aldatu dute.

Mardones 2004. urtean giltzaperatu zuten, eta 35 urteko kartzela zigorra ari da betetzen. Gutierrez 2008. urtean sartu zuten espetxean, 14 urteko zigorra ezarrita.