AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileak dendaren aurrean, elkarretaratze batean. Argazkia: ELA
2020/10/27 16:22

Inditex enpresak azaroaren 28an itxi nahi du Irungo (Gipuzkoa) Stradivarius denda. Gaur egun bertan soldatapean aritzen diren bederatzi langile kale gorrian utziko ditu, etorkizunerako inolako bermerik gabe, atzo egindako mobilizazioan salatu zutenez. Izan ere, atzo azaldu zuten enpresak ez diela inolako birkokatze proposamenik egin bederatzi langileei, ez eta inolako kalte ordainik eskaini ere.

Enpresak mahai gainean jarri duen aukera bakarra da asteko 24 orduko lanaldi murriztua, alegia, lanaldia erdira murriztea. Langileek eskaintza hori onartu ezean, gainera, kaleratuak izango dira.

Inditexek 1.000 eta 2.000 denda artean itxiko dituela iragarrita du, eta langileei lanpostu bat %100ean bermatuko diela ere esan zuen. Irungo dendan lan egiten duten pertsonek garbi dute adierazpen horiek eta haien kasua ez datozela bat, eta borrokan jarraituko dute haien lanpostuen defentsan.

Bederatzi beharginak kanporatzeko enpresak eman duen arrazoia izan da "internet bidezko salmenta sustatzea".