Hiru langile kaleratu dituzte Abadiñoko Aceros IMS enpresan

Aurreko asteburuan hiru langile kanporatu zituen Abadiñoko Aceros IMS enpresak, "arrazoi diziplinarioengatik".
Argazki Nagusia
2020ko maiatzaren 14a

Abadiñoko (Bizkaia) Aceros IMS enpresak hiru langile bidali zituen kalera maiatzaren 8an, ostirala. Enpresako zuzendaritzak "arrazoi diziplinarioen" aitzakiapean kaleratu ditu hiru beharginak, eta ELA sindikatuak adierazi duenez, ez dago beste "justifikaziorik edo itxurazko arrazoi pisutsurik".

ELAk atzo jakinarazi zuen asanbladak egingo dituztela lantegian, kaleratzeen harira.

Kaleratze edo kaleratze mehatxu gehiagoren berri ere eman dute asteotan, besteak beste, Balmasedako (Bizkaia) Winoa Iberican, Zamudioko (Bizkaia) Gestmat 3D enpresan, edota Donostiako (Gipuzkoa) eta Hondarribiko (Gipuzkoa) Solbes supermerkatuetan. Azkeneko kasuan, COVID-19 birusarekin lotutako arrazoiak izan ziren medio.