Hiru langile kaleratu ditu Donostiako Astoria hotelak

Pasa den asteko asteazkenean izan ziren kaleratzeak. Hiru beharginek Astoria hoteleko Bistroteka jatetxean egiten zuten lan soldatapean, eta "ordutegien eta zerbitzuen egokitzapena" aitzakiatzat hartuta kaleratu ditu enpresaren zuzendaritzak.
Argazki Nagusia
Astoria hotela. Argazkia: Miguel Imaz
2019ko urriaren 30a

Pasa den asteazkenean, hilak 23, Donostiako (Gipuzkoa) Astoria hoteleko hiru langile kaleratu zituen enpresaren zuzendaritzak. Hoteleko Bistroteka jatetxean egiten zuten lan beharginek, soldatapean. Zuzendaritzak esan zuen "ordutegien eta zerbitzuen egokitzapena" jarri dutela martxan, eta horren ondorioz izan direla kaleratzeak.

Langileek, baina, salatu dute aspalditik bertan zeudelako bidali dituztela. Izan ere, euren ordez, aldi baterako beharginak kontratatu dituzte, eskubideak eta defentsa gaitasunak murritzagoak direla aprobetxatzeko.