AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mobilizazio bat, Durangon. Argazkia: Andereak
2020/05/20 12:57

Gizonezko batek heriotza mehatxuak egin dizkio emakume bati, Durangon (Bizkaia), etxebizitza batean. Atzo iluntzean izan zen erasoa. Emakumeak ihes egin behar izan zuen etxetik, salaketa jartzeko. Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du.

Kontzentrazioa, Mungian

Azken egunetan ere eraso ugari izan dira emakumeen aurka. Durangotik gertu, esaterako, bikotekideari eta senitarteko bati eraso zion gizon batek AbadiƱon (Bizkaia). Mungian (Bizkaia), bahituta izan zuten emakume bat bi gizonezkok joan den ostiraletik astelehenera, eta sexu-erasoa egin zioten. Gaur, kontzentrazio zaratatsua egingo dute Mungiako plazan, 20:00etan.