AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Sansomendi auzoa.
2019/09/23 22:04

Iragan asteburuan gutxienez hiru emakume erasotu dituzte Gasteizen (Araba); hala, hiru gizonezko atzeman ditu Gasteizko Udaltzaingoak. Lehen erasoa Gasteizko Zaramaga kaleko autobus-markesina batean gertatu zen, ostiralean. 19 urteko gizonezkoak emakumea erasotu eta alde egin zuen. Dena den, udaltzainek denbora gutxiren buruan aurkitu eta atxilo eraman zuten.

Bigarren erasoa ere ostiralean izan zen, honakoa, Sansomendi auzoan. Erasotzaileak, 23 urteko gizonezkoa, bikotekidea erasotu zuen beren etxebizitzan, bien arteko eztabaida batean. Udaltzainek atxilotu zuten ostiralean bertan.

Azkenik, larunbatean, gizonezko batek eraso egin zion labanarekin emakume bati, Gasteizko Gamarrako Atea kalean zegoen auto baten barruan. Eztabaida betean ari zirela, emakumea esku batean zauritu zuen erasotzaileak labana batekin. Erasotutako emakumea eritetxean artatu behar izan zuten, eta gizonezkoa autotik gertu atxilotu zuten udaltzainek. Erasotzaileak erabili zuen labana ere aurkitu zuten. Hiru erasotzaileak epailearen esku utzi dituzte jada.