Gutxienez bi erasoren berri eman dute azken egunetan, Oñatin eta Zallan

Aurreko astelehenean, adin txikiko emakume bati egin zion eraso gizonezko batek. Neskaren amaren bikotekidea da erasotzailea. Oñatin, aldiz, urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia nahiz haren alaba eraso zituen gizonezko batek larunbatean.
Argazki Nagusia
2020ko uztailaren 13a

Iragan larunbatean, uztailak 11, gizonezko bat atxilotu zuten Zallan (Bizkaia), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Bikotekidearen alabari egin zion eraso 43 urteko gizonak, aurreko astelehenean, uztailak 6. Adin txikiko neskak jakinarazi duenez, ezkutuan dagoen leku batera eraman zuen, eta bertan eraso zuen.

Bestalde, beste gizonezko bat ere eraman dute atxilo asteburuan, Oñatin (Gipuzkoa). Bikotekide ohiari eta haren alabari egin zien eraso larunbat gauean, eta genero indarkeria leporatuta atzeman zuten gero. Urruntze-agindua urratu zuen erasotzaileak.