AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkarretaratzea Tolosan, atzo. Argazkia: Tolosaldeko Asanblada Feminista
2020/01/04 13:09

Orain arte, gutxienez bi eraso izan dira Gabonetan Euskal Herrian. Atzo, hilak 4, jakinarazi zutenez, abenduaren 24ko gauean 19 urteko emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonezko bat, Tolosan (Gipuzkoa). Larramendi auzoan jazo zen erasoa. Salaketa aurkeztu berri du emakumeak, eta Tolosaldeko Asanblada Feministak elkarretaratzera dei egin zuen atzo, Eraso bat erantzun bat lemapean.

Iruña Okan, Gabon Zahar gauean

Iragan abenduaren 31n, beste eraso bat izan zen Iruña Oka (Araba) udalerriko Langrazi Oka herrian, udalak antolaturiko kotilioian, hain zuzen. Hiru emakumek salatu dutenez, haiek gogaitzen aritu zen gizon ezezagun bat. Hiruetako bati eraso egin zion gero, eta emakumeek bere jarrera aurpegiratu ziotenean, hiruen aurka oldartu zen erasotzailea. Hala, muturreko bat eman zion emakumeetako bati.

Erasotzailea espetxe-funtzionarioa izan daitekeela jakinarazi zuten hainbat hedabidek. Beraz, datu hori argitzeko eskatu zuen tokiko udalbatzak.

Emakumeek salaketa ipini ostean, "ustezko eraso" delitua leporatu zion Ertzaintzak gizonezkoari.