AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Legutioko kuartel ohiaren kanpoaldea
2019/10/16 16:26

Asteazken goizean bi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak; bata Bilbon (Bizkaia), eta bestea Legution (Araba), 2017an Juan Manuel Piñuelen omenezko sinboloak kendu zituztelakoan. Atxilotuak ustezko “terrorismoaren biktimen umiliazioagatik” atxiki dituzte.

Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenaren arabera, gertaerek terrorismoaren biktimak umiliatzeko asmoa zuten, eta horregatik ekin zioten ikerketari eta bi pertsona horien ondoriozko atxilotzeari.

Elkartasun deialdiak

Atxiloketen berri berehala zabaldu da, eta Legutioko Gaztetxeko kideek elkarretaratzrea deitu dute gaurko, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Legutioko Plazan. Mobilizazio gehiago deitu ahala informazioa zabalduko dugu.