AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/06 12:56

Etxerat elkarteak jakinarazi du hiru izan direla azkeneko egunetan lekualdatu dituzten preso politikoak. Hain zuzen, Gorka Lupiañez eta Fernando Alonso mugitu zituzten iragan ostiralean, eta gaur bertan aldatu dute Asier Rodriguez.

Batetik, Alboloteko (Granada) espetxetik Soriakora tokialdatu dute Rodriguez santurtziarra, ia 600 kilometro hurbilduz. Bestetik, Topas (Salamanka) kartzelatik Logroñoko presondegira lekualdatu dute Lupiañez elorrioarra. Egun, Elorriotik (Bizkaia) 170 kilometrora dute gatibu. Alonso, aldiz, aurreko ostiralean irten zen Villabonako (Asturias) espetxetik, eta zazpi eguneko baimenaren ostean, ostiral honetan sartuko dute Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan.

24 urtez atxilo izan eta aurreko apirilean esleitu zioten hirugarren gradua Alonsori. Dena den, alarma egoeran ukatu egin diote hirugarren graduak barne biltzen dituen neurriak bere egitea; hain zuzen, ez du asteburuko irteerarik eta baimenik izan, bere etxea eta preso zegoen kartzela probintzia desberdinetan kokatuta daudelako.