AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/01 17:12

Igande goizaldean izan zen erasoa, Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean. Erasotua izan zen emakumea, 21 urteko erasotzailearen etxera joan zen goizaldeko 02:30ak aldera, beste bi lagunekin batera. Logela batean biak bakarrik geratu zirenean, gizonezkoak gogor heldu eta ohe gainera bota zuen emakumea; bertan, ukituak egin zizkion. Emakumeak, baina, alde egitea lortu zuen, eta erasoa salatu zuen. Bidasoa Ospitalera eraman behar izan zuten artatua izan zedin.

Bortxaketa Durangon

Irungoa ez da azken egunetan salatutako sexu-eraso bakarra izan, gutxienez beste bat atera baitzuten argitara joan den astean, Durangon (Bizkaia). Abuztuaren 21ean, ostirala, jazo zen: emakume batek bortxatu egin zutela salatu zuen. 48 urteko gizonezko bat da erasoaren egilea.