AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Erasotzaileak erabilitako kamera. Argazkia: EITB
2020/01/11 14:32

Gizonezko batek kamera bat zeukan ezkutatuta Alesbeseko (Nafarroa) taberna bateko emakumeen komunean; hala, hainbat emakume grabatu ditu bertan. Bezero bat ohartu zen erasoaz lehendabizi, aire girotuan ezkutaturik zegoen kamera ikusi zuenean. Herri horretako bizilaguna da erasotzailea; bere etxean, gertakariekin zerikusia duen materiala topatu dute.

Gabonetan ere gutxienez bi eraso

Alesbesekoa ez da izan azkenaldian Euskal Herrian gertaturiko eraso bakarra. Aitzitik, Gabonetan, gutxienez bi eraso izan ziren, bat Tolosan (Gipuzkoa) eta bestea Iruña Okan (Araba). Abenduaren 24ko gauean, gizonezko bat 19 urteko emakume bat bortxatzen saiatu zen Tolosan. Abenduaren 31n, berriz, beste eraso bat izan zen Iruña Oka udalerriko Langrazi Oka herrian, udalak antolaturiko kotilioian. Gizonezko batek hiru emakumeri eraso egin zien, haien kontra oldartuz, aurrez gogaitzen aritu ondoren.